Edukira joan

Juan de Juanes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan de Juanes

Bizitza
JaiotzaValentzia eta La Font de la Figuera, 1505
HerrialdeaAragoiko koroa
HeriotzaBocairent1579ko abenduaren 21a (egutegi gregorianoa) (73/74 urte)
Familia
AitaVicente Masip
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Valentzia
Izengoitia(k)Joan de Joanes

Find a Grave: 23573407 Edit the value on Wikidata

Juan de Juanes (Fuente la Higuera[1] edo Valentzia,[2] c.1507 edo 1523[3]-Bocairente, 1579ko abenduak 21), Bere benetako izena Vicente Juan Macip (MaÇip) Navarro margolari Espainiar bat izan zen. Espainiako errenazimenduaren ikonografia erlijiosoko sortzaile garrantzitsuenetako bat da.

Bizitza eta Obrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan de Juanesen lehenengo obrak bere aitarekin (Vicente Macip) egin zituen. Justo horregatik arazo serioak  izan dituzte 1550 urtea baino beraien lehenagoko obren egiletasuna egiaztatzeko. Norena den jakiteko arazo gehien dituen obra Segorbeko Katedraleko Erretaulako taulak da .

Bere aitaren lantegian eratuta, 1534an San Eloyen erretaulaz arduratu zen jada bakarrik, Santa Catalinaren elizan, 1584ko sute batean kaltetu eta Francisco Ribaltak kopiatutakoa. Juanek Italiar influentzia izan zuen bere margolanetan ,batez ere Sebastiano del Piomborena,   baina ez dakite Italian ikasi egin zuen edo Valentziako erresuma heltzen ziren atzerriko obren eragina izan zen (bere aitak bezala),eta Piomboren obara asko heltzen ziren Valentziako erresuma.

Jeronima Comesekin ezkonduta egon zen, eta honekin hiru seme-alaba izan zituen. Mutil bat, Vicente Joanes ,ere margolari ospetsu bat izan zena eta bi neska, ere margolariak; Dorotea eta Margarita Joanes.

Garaiko Valentzian Juan de Juanes  oso ospetsua izan zen, eta hiriko giro humanistikoekin harremanetan, bere izen propioa latinizatu egin zuen.

Batez  ere ikonografia erlijiosoan zentratu egin zen ez zuen lan profanorik egin; Bere lanik ospetsuenak, La Santa Cena , Donostia Sinagogan, La Sagrada Familia, Iturri-Elizako erretaula Pikondoa, Asunción de Nuestra Señora, Agnesio Venerablearen Ezkontza mistikoak (errenazimentuaren adibide ona), Venerable emailearen erretratua eta La Inmaculada Concepción. Azken hori Juan de Juanesen maisulan bezala konsideratuta dago .

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Gran Enciclopedia Temática de la Comunidad Valenciana. Geografía Editorial Prensa Valenciana.
  2. Voz «Juan de Juanes», Museo del Prado. Enciclopedia en línea.
  3. Así lo afirma Ángel Dotor, op. cit., p. 30. Los libros de bautismos de Fuente la Higuera comienzan en 1535, por lo que no ha podido encontrarse su partida de bautismo, si bien es tradición local muy asentada que Juan de Juanes nació en dicha localidad.